GURE KAMISETAK SALMENTAN DAUDE!
Gure koloreak auzotik harrotasunez erakutsi nahi ditugu eta hau da aukera ezin hobea!
Kamiseten prezioa 29.99€koa da, guztiz pertsonalizagarriak dira (neurria, zenbakia, abizena…) eta eskaera on-line bidez egingo da (etxera zuzenean gastuekin edo kiroldegira gasturik gabe).
Abenduaren 19-tik 31 bitartera kamixeta etxean edukiko duzu!!
Ez galdu aukera paregabe hau eta eskuratu zure kamiseta!
Eskaerak azaroaren 24a bitarte onartuko dira.
GORA EGIA!
Azpian agertzen den "Kamisetak erosteko" botoia sakatu eta dendara eramango zaitu zuzenean.
IZEN EMATE GIDA
2025/26 denboraldian berrikuntzekin gatoz!
Aurten CLUBER plataforma izango dugu esku artean, non jokalari guztiei alta eman dezaiekegun.
Bestalde, 2025/26 denboraldi honetan akordi bat dugu Rural Kutxarekin, eta bertan deskontu bat duzue gure urteko kuotan.
Informazio gehiago dokumentuan aurkituko duzue.
IRAILA - TALDEAK MARTXAN
Iraila hasten da eta talde guztiak martxan ditugu beraien entrenamenduekin. Denboraldi honetan talde hauek ditugu:
SENIOR MUTILAK - 1 NAZIONALA JUBENIL MUTILAK - LURRALDEKOA INFANTIL MUTILAK 1 ALEBIN MUTILAK 2
SENIOR NESKAK - LURRALDEKOA JUBENIL NESKAK - LURRALDEKOA INFANTIL MUTILAK 2 ALEBIN NESKAK
SENIOR MUTILAK 2 - 2 LURRALDEKOA KADETE MUTILAK - LURRALDEKOA INFANTIL NESKAK BENJAMIN MISTOA
SENIOR MUTILAK 3 - 2 LURRALDEKOA KADETE NESKAK - LURRALDEKOA ALEBIN MUTILAK 1
Oso pozik eta harro gaude hainbeste talde eta jokalari ditugulako, eta, berrikuntza gisa, benjamin taldea dugu, txikienek eskubaloiaren mundua ezagutzen has daitezen.
Espero dezagun denboraldi ona izatea eta eskubaloiaz gozatzea! GORA EGIA!! 💙❤️
XXX EGIAKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA - MUTILAK
Hilaren 22an eta 23an, gizonezkoen txanda izan zen. Oraingoan, Irudek Bidasoa, BM Logroño, Limoges eta Cesson Rennes (gure txapelketan parte hartzen zuen lehen aldia zen) ikusi genituen. Partidu oso onak ikusteko zortea izan genuen, beraien denboraldiak hasi baino lehen azken harria baitzen.
Limoges izan zen txapelduna eta gol bakar bategatik Irudek Bidasoa garaitu zuen final zirraragarri eta ikusgarri batean. Irudek Bidasoa sailkatu zen bigarren. Hirugarren postua Cesson Rennesentzat izan zen eta laugarrena Eskubaloia Logroñorentzat.
ESKERRIK ASKO KIROLDEGIRA ESKUBALOI JARDUNALDIETARA GERTURATU ZINETEN GUZTIOI ETA, NOLA EZ, ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUTEN LAU TALDEEI.
Datorren Abuztuan berriro elkar ikustea espero dugu, txapelketa berri batekin!!
XXX EGIAKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA - NESKAK
Emakumeen txapelketa hilaren 12, 13 eta 14an jokatu zen eta bertan Super Amara Bera Bera, Grafometal La Rioja eta Replasa Beti Onak ikusi ahal izan genituen. Ohitura izaten hasi den bezala, beroa izan genuen lagun aste horretako partidu guztietan, baina hala ere jende asko hurbildu zen kiroldegira partiduak ikustera eta giro bikaina egon zen.
Txapelduna Super Amara Bera Bera izan zen, bere bi partidak bikain irabazi zituena. Bigarren postua Grafometal La Rioja taldearentzat izan zen eta hirugarren postua Replasa Beti Onak taldearentzat.
ESKERRIK ASKO KIROLDEGIRA HURBILDU ZINETEN GUZTIOI, ETA ESKERRIK ASKO, NOLA EZ, PARTE HARTU ZUTEN HIRU TALDEEI.
30. EGIAKO NAZIOARTEKO ESKUBALOI TXAPELKETA
SARRERAK
Gutxiago falta da Egiako Nazioarteko Eskubaloi Txapelketaren lehen egunerako. Gogotsu zaudete? Gu bai!
Gauza berri batekin gatoz: aurten sarrerak online eros ditzakezue (kiroldegiko sarreran erosteko aukera ere egongo da).
Zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Sarrerak erosteko, azpian dagoen "SARRERAK EROSI" klikatu.
30. EGIAKO NAZIOARTEKO ESKUBALOI TXAPELKETA
Aurten ere urteroko nazioarteko txapelketaz gozatzeko aukera izango dugu egiako kiroldegian!!
Gezurra badirudi ere 30. Ediziora heldu gara eta aparteko kartelera izango dugu!
Abuztuaren 12-13-14ean nesken txanda izango da eta bertan SUPER AMARA BERA BERA, REPLASA BETIONAK eta GRAFOMETAL LA RIOJA hartuko dute parte.
Egunero partidu bat jokatuko da arratsaldeko 18:30tan, horrela triangular bat burutuz. Aparteko giroa egongo da!
Abuztuaren 22-23an mutilen txanda izango da, aurten ere europa mailako kartelera izango dugu! Bertan IRUDEK BIDASOA, BM LOGROÑO, LIMOGES HAND 87 eta CESSON RENNES arituko dira: ostiralean semifinalak jokatuz eta larunbatean 3-4 postuak eta final nagusia.
Horretaz gain terraza, barra eta gauza gehiago izango ditugu kiroldegian!
Ez galdu europa mailako eskubaloiaz gozatzeko aukera eta hurbildu kiroldegira!
AUPA EGIA!! 💙❤️
DANBORALDI BERRIA 1 NAZIONALEAN
Dagoeneko badugu 1. Nazional Mailako denboraldi honetarako egutegia. Aurkari hauek izango ditugu:
-GIPUZKOA: Zarautz, Eibar, Tolosa, Ereintza, Bidasoa, Pulpo eta Usurbil
-BIZKAIA: Romo, Barakaldo eta Trapaga
-NAFARROA: Anaitasuna, Uharte, Beti Onak eta Loyola
-ARAGON: Tarazona
UDAKO ESKUBALOI IKASTAROA
Kaixo ekipo!
Udara iritsi da eta opor hauek aprobetxatuz, Egia Eskubaloi Kirol Klubak eskubaloi jardueran antolatu ditu gaztetxoentzat.
Ikastaroa 5 egunez egingo da, zehazki, ekainaren 23, 24, 25, 26 eta 27an, arratsaldeko 17:00-18:00 Egiako Kiroldegian.
Jardunaldiak 10€ balio ditu (ordainketa egiteko azpian dagoen galdetegian agertuko da informazioa).
Kirol Txartela beharrezkoa izango da Egiako Kiroldegiaren pista erabiltzeko. Kirol Txartela ez duenak, eguneko bonoa oraindu beharko du, kiroldegian bertan egin daiteke.
Kirola egiteko arropa eta zapatilak besterik ez da behar. Amaitzeko, jakin dezazuen jarduera hauek Donostiako beste ikastetxeetako ikasleekin batera izango direla.
Hori dela eta, eskubaloia gustuko baduzu edo probatzea gustatuko balitzaizuke, bete ezazu ondorengo formularioa eskatzen diren datuekin.
EGIA ESKUBALOIAREN EGUNA 2025
Pasa den larunbatean (05/24), urtero bezala, klubaren eguna ospatu genuen.
Giro ikusgarria izan genuen eta jende askok hartu zuen parte, bai jokoetan, bai bazkarian. Gainera aurten eguraldia lagun izan dugu egun osoan zehar.
Arratsaldean, LAUKATU txarangak eman zion musika eta erritmoa egunari amaiera emateko.
Ospakizun honekin, 2024-25 denboraldia amaitutzat ematen dugu. 2025-26an ikusiko dugu elkar. AUPA EGIA!! ♥️💙
2025-2026 DENBORALDIAREN IZEN EMATEA
2025-2026 denboraldian gurekin jokatu nahi duzu?
Egia Eskubaloia Kirol Klubak ateak zabalik ditu eskubaloiaz gozatu nahi duenarentzat. Gaztetxoenetatik, seniorretara hemen gaude, zu ezagutzeko prest!
Izena eman nahi baldin baduzu, hurrengo galdetegia bete: https://forms.gle/LJD64iQoxZENMrBb9
Edozein zalantza dezuelarik, galdetu lasai cdegiabalonmano@gmail.com helbidean.
EGIA ESKUBALOIAREN EGUNA
Iritsi aurten ere denboraldiari agur esateko garaia eta urtero bezala festa ok batekin emango diogu amaiera. Maiatzaren 24ean egua eskubaloiaren eguna ospatuko dugu plazaundin.
12:30etatik aurrera musika eta jolasak edukiko ditugu plazan, 14:30 bazkari herrikoi batekin jarraituz. Arratsaldean mus eta bingo txapelketak izango ditugu eta bukatzeko lau katu txarangak arratsaldea girotuko digu.
Denboraldiari amaiera polit bat emateko aukera paregabea, jendea guztia gerturatzera animatzen dugu, giro paregabea edukiko dugu plazan eta egia eskubaloiaren baloreei jarraiki auzotik auzoa egiten jarraituko dugu! Animatu festara eta ez zarete damutuko!!
Tiketak KATAN, KOXKON ETA KAKTUSEN salgai!!
GORA EGIA!!
ASTE SANTUAKO ESKUBALOI IKASTAROA
Aurten ere, Pazko Astean, etxeko txikienentzako teknifikazio batez gozatu ahal izango dugu.
2013, 2014, 2015 edo 2016 urteetan jaioa bazara eta eskubaloian egun batzuk igaro nahi badituzu, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat zure datuekin izena emateko:
Izen-deiturak:
Jaioturtea:
Telefonoa:
Posta elek.:
Apirilaren 22, 23, 24 eta 25ean izango dira, 10:30etik 12:30era.
Anima zaitez! Zure zain gaude!! Aupa Egia 💙❤️
*Jarraitu QR zuzenean izena emateko
GABONETAKO TEKNIFIKAZIOAN ARRAKASTA
Gabonetako teknifikazioa bukatuta, klubetik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten haur guztiei. Bost egun bizi izan dira, jokoak, eskubaloia... baina, batez ere, oso ondo pasa dugu, txikienek gozatzeko eta ikasteko aukera izan duten giro ezin hobean.
Nola ez, eskerrak eman nahi dizkiegu era boluntarioan egon diren begiraleei, haiek gabe hori ezinezkoa izango baita.
Hurrengo egunera arte!! Aupa Egia!!
SANTO TOMAS EGUNA 2024
Gerturatu zaitezte larunbatean jarriko dugun postutik! Gipuzkoa plazan egongo gara egun osoan zehar! Sagardo eta txistorra earra edukiko dugu salgai! Animatu eskubaloia lagundu eta ondo pasatzera!
Aupa Egia!! 💙❤️
GABONETAKO ESKUBALOI IKASTAROA
Aurten ere, Gabonetan, etxeko txikienentzako teknifikazio batez gozatzeko aukera izango dugu.
2013, 2014, 2015 edo 2016. urteetan jaioa bazara eta eskubaloia praktikatzen egun batzuk igaro nahi badituzu, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat zure datuekin izena emateko:
Izen-abizenak:
Jaioturtea:
Telefonoa:
Posta elek.:
Abenduaren 23, 26, 27 eta 30ean eta urtarrilaren 2an 10:30etik 12:30era izango dira, eta DOAN da! !
Anima zaitez! Zure zain gaude!! Gora Egia!! 💙❤️
*Jarraitu QR kodea zuzenean izena emateko
2024-2025 LIGAK HASITA
Gure talde guztiek, alebinek izan ezik, euren ligak hasi dituzte. Adi egon gure sare sozialei eta "partiduak" atalean ezer ez galtzeko! !
Espero dezagun txikienek, gure alebinek, laster hastea ligak ere.
Zorte on talde guztiei!! Gora Egia!! 💙❤️
2024-25 DENBORALDIA HASI DUGU
Gure senior taldeak abuztuan entrenamenduekin hasi baziren ere, aste honetan gainontzeko taldeak haien aurredenboraldiak hasi dituzte. Lan gogorra dugu aurretik denboraldia ahalik eta hoberen atera dadin.
Zorte on denei eta ekin lanari! AUPA EGIA! ❤️💙
29 EGIAKO NAZIOARTEKO ESKUBALOI TXAPELKETA
Abuztuaren 16,17 eta 21ean lehen mailako eskubaloiaz gozatu dugu egiako kiroldegian, egiako nazioarteko 29. Txapelketan.
Txapelketa ostirala 16ean hasi zen, BALONMANO LOGROÑO eta LIMOGES HANDBALL aritu ziren aurrez aurre. Maila altuko partidua bizitzeko aukera izan genuen, azkarra eta emozioz beterikoa, hain izan zen emozionantea penaltietan izan zuela amaiera, garaipena Logroñoko taldearentzat izanik (34-34 amaieran, 5-4 penaltietan).
Jarraian bigarren finalerdia bizitzeko aukera izan genuen CF BIDASOA eta HELVETIA ANAITASUNAren artean. Oraingo honetan irundarrak garaipena lortu zuten 40-28 partidu oso sendo baten ostean, bankiloan zeuden gizonek eta erritmo altuak lagunduta.
Gauzak horrela larunbatari ekin genion Egiako kiroldegian giro paregabeaz lagundura. Lehenik eta behin 3.eta 4. postua jokatu zuten LIMOGES HANDBALL eta HELVETIA ANAITASUNAK, amaierara 31-24 iritsiz frantziako taldearen alde.
Jarraian CD BIDASOAK eta BALONMANO LOGROÑOK jokatu zuten final handia. Erritmo handiko partidua eskaini zieten bi taldeek zaletuei, eskubaloi oso sendo eta ikusgarri batekin, amaierara 35-30 iritsiz talde gipuzkoarraren alde.
Bestalde, 21 ean nesken txanda izan zen. SUPER AMARA BERA BERA eta REPALSA BETI ONAK taldeek indarrak neurtu zituzten emakumezkoen txapelketan. Intensidade handiko partidua jokatu zuten bi taldeek baina amaieran SUPER AMARA BERA BERA talde donostiarra izan zen txapelduna amaierara 32-26 iritsiz.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei erakutsitako esfortzu eta saiakersgatik, zaletu eta publikoari kiroldegira gerturatzeagatik eta antolatzaile guztei egindako lanagatik. Datorren urtean berriro elkar ikustea espero dugu EGIAKO 30. NAZIOARTEKO TXAPELKETAN!!
EGIA EGUNAREN ARGAZKIAK
Urtero bezala, denboraldi amaieran eta agur gisa, klubaren eguna ospatu genuen. Aurten, eguraldi txarra izan arren, giroa ikusgarria izan zen berriro, eta parte hartze handia izan genuen bai jokoetan, bai bazkarian.
Egun honekin, amaitutzat ematen dugu 2023-24 denboraldia. 2024-25ean ikusiko dugu elkar. AUPA EGIA!! 💗💙
JUBENIL NESKAK GIPUZKOA KOPAREN IRABAZLEAK!
Maiatzak 25ean gure jubenil neskek Orion jokatutako finalerdiak irabazi zituen eta hurerngo egunean, maiatzak 26ean, Gipuzkoa Koparen finala irabazi zuten 10-8 Orioren aurka.
Denboraldia amaitzeko merezitako opari polita!
Zorionak neskak!
IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA
Eskubaloia gustuko duzu? Hurrengo denboraldian (2024-2025) eskubaloiean aritzea gustatuko litzaizuke? Hementxe gaude!! Etorri Egia Eskubaloi Kirol Elkartera, hemen eskubaloiaz gozatzeko aukera izango duzu!
Hurrengo denboraldian gurekin egon nahi baldin baduzu, bete azpian dagoen galdetegia:
Galdetegia betetzean, posta elektroniko bat iritsiko zaizue informazio gehiagorekin (entrenamenduen ordutegiak, partidoak...).
Iritsi da Egia Eskubaloiaren eguna!
2024ko ekainaren 8an klubak bere egun handia ospatuko du. Urtero bezala, bazkari herrikoia egingo dugu Plaza Haundin eta goizetik giroa jarriko dugu.
Bazkariaren txartelak Koskorrio, Kata, Baztarre eta Kaktus tabernetan daude eskuragarri.
Prezioak: 17€ helduak eta 12€ gazteak eta jokalariak.
Laster aterako da kartela egun osoko programazioarekin.
Prest zaude? 😉
Asteburu honetan, Maiatzak 25ean hain zuzen ere, Senior Emakumezkoen kategorian, Gipuzkoa Koparen finalerdiak izango dira.
Egiako Kiroldegia izango da finalerdiak jokatzek erabiliko den egoitza, beraz, auzoan larunbat honetan eskubaloiaz gozatzeko aukera izango dugu.
Hasteko, Leizaran eta Elgoibar taldeek lehiatuko dute arratsaldeko 16:00etan eta ondoren, gure nesken txanda izango da, Eibarren aurka neurtuko baitira, arratsaldeko 18:00tan.
Egiako Kiroldegira gerturatu larunbat arratsaldean gure neskak animatzera!
Hemen itsarongo zaitugu!