MISIOA ETA BALOREAK
Egia Eskubaloia Kirol Elkartea irabazi-asmorik gabeko entitatea da, eskubaloia sustatzen duena eta kirol hezkuntza lantzen duena, txapelketetan parte hartuz, ikastetxetan kirol honen funtsezko hedapena garatuz, eta eskubaloiaren praktikarekin erlazionatzen diren jarduerak bultzatuz.
Proiektu honetan parte hartzen dugun pertsona guztiok, besteak beste, zuzendariak, teknikoak, familiak, eta zaleak, balore hauek partekatzen ditugu: errespetua, konpromisoa, talde-lana, solidaritatea, berdintasuna, parte hartzea eta integrazioa.
Egia 1968an sartu zen Estatuko eskubaloiko elitean, garai hartan Kopa Generalisimo deitutakoaren finalean sartzea lortu zuenean. Egiak 17-14 galdu zuen Bilbon Atletico de Madrilen aurka, Bartzelona eta Granollersekin batera garaiko sailkapenetan nagusi zena. Urte horretan bertan, talde donostiarrak maila gorenera igotzea ospatu ahal izan zuen. 1969an, Egiak kopako bere bigarren finala galdu zuen, oraingoan Bartzelona aurkari zuela Madrilen (20-14). 1972ra arte ligan mailari eustea lortu zuen Egiak.
KLUBA 2023-2024 DENBORALDIAN
Aurtengo denboraldian hauek izan dira klubaren zenbakiak:
13 talde eta 208 jokalari
17 entrenatzaile eta 26 delegatu
300 bazkide eta laguntzailetik gora
33 enpresa klubari eta bere taldeei babesa ematen
Hau guztia posiblea da gure bazkideei, laguntzaileei eta babesleei esker. Hemendik ere bidali nahi dizkizuegu gure eskerrik handienak.
Klubarekin kolaboratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Guztion laguntza, handia zein txikia, ezinbestekoa izango dugu datorren denboraldia aurrera ateratzeko.
Urtean zehar Egia Eskubaloiak hainbat ekitaldi antolatzen ditu eskubaloia eta kirola bultzatzeko. Hauek dituzue aipagarrienak, animatu parte hartzera!Â
ABUZTUA
Egiako Nazioarteko Eskubaloi Txapelketa
IRAILA
Entrenamenduen hasiera eta jokalari berrien harrera
Denboraldi hasieran, talde guztien gurasoekin bilera
ABENDUA
Santo Tomas feriako postua
GABONAK
Neguko teknifikazioa
APIRILA
Aste Santuko teknifikazioa
EKAINA
Denboraldi amaieraren gurasoekin bilera
Klubaren eguna, denboraldi amaierako bazkari herrikoia
Udako teknifikazioa