ESKUBALOIAN JOLASTEN HASI NAHI DUT, ZER EGIN BEHAR DUT?
Gurekin eskubaloian hasi nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan cdegiabalonmano@gmail.com helbidean.
Bestalde, jokalaria klubean alta emateko "IZENA EMAN" sakatu. Inskripzioarekin zalantzak baldin badituzu, azpian aurkituko duzun dokumentura joan eta bertako irizpideak jarraitu .
Kuota ordaintzeaz gain, jokalari guztiek Kirol Txartela izan behar dute Egiako Kiroldegian entrenatzeko. Kirol Txartela egiteko bi aukera daude:
Donostia.eus web orrialdetik egin dezakezue
Kiroldegi guztietan, harreran, Kirol Txartela egiteko aukera dago.
2025-2026 denboraldian Rural Kutxak 15 eta 30 urte arteko jokalarieri (biak barne) 60 euroko diru-laguntza emango diete. Interesa dutenek, ikusi apian aurkituko duzun dokumentua.
PARTIDUAN EDO ENTRENAMENDUAN ISTRIPUTIK EDO LESIORIK GERTATUZ GERO, ZER EGIN BEHAR DUT?
Infantiletan eta kadeteetan ez dago asuguru mediku pribaturik; lesio edo istripuren bat gertatuko balitz, Osakidetzara (larrialdietara edo ohiko kontsultara) joan beharko zenuke.
Jubeniletatik gero, Euskal Eskubaloi Federazioaren bidez, aseguru mediko pribatua dago. Larrialdi kasuan, Donostiako Poliklinikara joan behar duzu. Traumatologoarekin ohiko kontsulta eskatzeko, Egiako Quiron zentroan edo Donostiako Poliklinikan zita eskatu behar duzu. Kasu guztietan, jokalariaren NAN eta lizentzia eramatea derrigorrezkoa da (entranatzaile bakoitzak, bere jokalarien lizentziak izango ditu).
Zalantzarik baduzu, jarri gurekin kontaktuan.